2016ko uztailaren 13, 14 eta 15ean Xakean
Emakumeen Berdintasunerako Lehen Nazioarteko Kongresua ospatu zen Gasteizko
Gran Hotel Lakuan. Emakumeak xakera hurbiltzeko asmoz hausnarketa eta eztabaidarako
jardunaldi biziak izan ziren.
Hitzaldi batzuk xakean emakume gutxi egotearen kausa biologiko eta
sozialetan oinarritu ziren. Ikuspuntu horretatik, Fernando Mosquera psikiatrak ezberdintasun
biologiko eta emakume eta gizonezkoen rol ezberdinetan arreta jarri zuen,
borondatea destinoaren gainetik jarriz. Era berean, José Antonio Montero
psikologoak gizakiak bere burmuinean izan dezakeen eraginari buruz aritu zen.
Beste hitzaldi batzuk, emakumeak xakera hurbiltzeko proposamenak bilatzen
aritu ziren. Honen inguruan, Leontxo García kazetariak umeak berdintasunean hezteko
beharra azpimarratu zuen. Ideia berdina jarraituz, Lorena García
psikopedagogoak baterako hezkuntza eta heziketa-xakea bezalako tresnak
erabiltzearen alde jo zuen.
Ildo beretik ere Sabrina Vega eta Anna Matnadze xake-jokalariak hitz egin
zuten. Lehenengoak, xakean nesken parte hartzea areagotzeko motibazioa eta
heziketa beharrezkoak direla azaldu zuen. Bigarrenak, bere aldetik, bere herrialdea den Georgiaren berdintasunari
buruz aritu zen; izan ere, Georgiako gizartean, tradizioz, ez baitago ezberdintasun
sozialik emakume eta gizonen artean.
Puntu polemikoa Nikola Lococoren eskutik etorri zen, bere ustez, emakumeek
ez dute gizonezkoen aurka jokatu nahi gatazka bat saihesteko.
Bere aldetik, FIDE-ko presidenteordea den Beatriz Marinellok emaitzak
aurkitzeko nazioarteko marketing-plangintza bat sortzea proposatu zuen,
emakumeak xakean bizi duten errealitatea munduari hurbiltzeko.
Kongresuaren amaiera moduan, Judit Pólgar, historiako xakegilerik onena,
parte hartu zuen. Bere agerpenean xakean arrakasta izateko hiru giltzarri,
bizitzan ere baliogarriak izan daitezkeenak, proposatu zituen: praktika, iraunkortasuna
eta pasioa.
Ideia-jasa eta hitzaldien azterketa eta gero, bi behingozko ondorio sortu
ziren:
·
Neskei
xakea hurbiltzeko, bai ikastetxeetan eta baita familietan ere, kirol honen hezkuntza
garatu behar da.
·
Xakearen
barne-ezagutza handitu eta mundura zabaldu, bere irudia eta komunikazioa
hobetzeko.
Bai xakean baita bizitzan ere emakumezko eta gizonezkoen berdintasunaren
beharra jardunaldien ideia azpimagarriena izan zen.
ZURIÑE GRISALEÑA CORCUERA
Responsable de Comunicación de
EXPOCHESS-eko Komunikazio Arduraduna
Comentarios
Publicar un comentario